PREST-GARA 250 ikastaroa “STEM Aliantzaren balibabide didaktikoak irakaskuntza formalean eta ikasgelaz kanpoko esparruan” (2021-22 ikasturtea)

Ikastaroaren laburpena

Esparru zientifiko-teknologikoan aritzen diren Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Berritzeguneetako aholkulariei zuzenduta dago, eta gai hauek lantzen dira: oinarrizko konpetentziak garatzea ahalbidetzen duten STEM baliabideak ezagutzea, gelako esperimentazio zientifikoaren bidez; IBSE –Inquiry-based science education- metodologian sakontzea, HEZIBERRI 2020ko proposamenak, arazo-egoerak; kideen arteko kooperazio- eta formazio-jarduera bultzatzea; ikasgelaz kanpoko STEM jarduerak sustatzea; eta IBSE material didaktiko berriak garatzea Heziberri 2020ra egokituta.

Ikastaroa webinar saio batekin hasiko da, jarduerak eta antolamendua aurkezteko; jarraian, online saioak eta ikastetxean egin beharreko lana (maileguan utzitako materiak esperimentala erabiliz) egingo dira, eta bukatzeko bateratze-lana egingo da webinar saio batean.

Edukien eta saioen banaketa

Saio-mota

Edukiak

Datak

Iraupena (ordutan)

Presentziala / Webinar

1. saioa

Ongi etorria eta ikastaroaren aurkezpen orokorra eta antolamendua egitea. Aurkezpenak. STEM Aliantza  aurkeztea. APQUA URV proiektua aurkeztea,  Helburuak eta garatutako programak.

2022ko urtarrilaren 10ean, 17:30etik 19:30era

2

Moodle

2. saioa

Auziaren egungo egoera. Irakasle-jarduerari buruzko itaunketa. APQUA URV Eskola Programa aurkeztea. Ikuspegia, materialak, proiektuaren antolamendua, inpaktua. Nola ikasten dute ikasleek? Zer dio zientzia kognitiboak ikaspenari buruz? Ikasteko eta irakasteko APQUA eredua: ikaspen-zikloa, problematan eta ikerkuntzan oinarritutako ikaspena, lan egiteko modua (banakakoa, kooperatiboa eta espiralean).

APQUAko materialak: irakaslearen eta ikaslearen gidak, material esperimentala. Metodologia: lan kooperatiboa, materialaren erabilpena, harremana ikasleekin, integrazio kurrikularra.

Ataza: Landutakoari buruzko zenbait galdera (I).

2022ko urtarrilaren 11tik 16ra

3

Moodle

3. saioa

APQUAko STEM modulu didaktikoak aurkeztea.

Bigarren Hezkuntza: Detektibe kimikoa, Disoluzioak eta Kutsadura, Haranzabaleko lurpeko uraren kutsadura, Plastikoak gure gizartean, Iraunkortasuna: irlako etorkizuna, Hondakinen kudeaketa, Hondakin berezien tratamendua, Zientzia, osasuna eta bizimoduak: ebidentzia zientifikoa eta erabakiak hartzea.

Lehen Hezkuntza: APQUA 10-12: Produktu Kimikoak, osasuna, ingurunea eta ni.

Gelan lantzeko modulua aukeratzea. Inplementazio-orria erabiltzea curriculumarekin egoki lotzeko.

2022ko urtarrilaren 17tik 23ra

2

Moodle

4. saioa

STEM URV ikasgelaz kanpoko programa aurkeztea. Helburuak eta edukiak.

Enpresetako langileekin eta ikerketa-guneekin elkarlanean aritzeko eredua.

Modulu berriak aurkeztea: Robotikaren sarrera, Jolas matematikoak, Nutrizioa eta Bizitzaren Zientziak.

Parte-hartzaile bakoitzak ikasgelan esperimentatzeko moduluak aukeratuko ditu eta materialaren mailegua zer periodoan egingo den zehaztuko da.

2022ko urtarrilaren 24tik 30era

2

Gelan

5. saioa

Parte-hartzaile bakoitzak mailegu partekatuan (1etik 3ra bitarteko hilabete, eskuragarritasunaren arabera) jasotako material esperimentala (moduluaren kutxa eta gida didaktikoak formatu elektronikoan) izango du moduluari dagozkion jarduerak egiteko.
Jarduera horiek parte-hartzaile bakoitzari esleitutako periodoan egin beharko dira:

– Aukeratutako modulua sakon irakurtzea. Gelan esperimentatu beharreko jardueren aurretiko saioa.
– Jarduerak gelan esperimentatzea ikasleekin.

Irakasle parte-hartzaileek aholkularitza-lerro zuzena izango dute eskura ikastaro osoan zehar.

2022ko urtarrilaren 31tik martxoaren 31ra

10

Moodle

6. saioa

Inplementazio-orria bidaltzea: curriculumean txertatzea, oinarrizko konpetentziak eta landutako edukiak.

IBSE metodologian sakontzea: indarrean dauden metodologiak, gelan inplementatzea –hitz egiteko gaitasuna-, ikasteko ingurunea, arreta iraunaraztea, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa, kontzepzio paraleloak, aholkuak APQUAn hasi berrientzat. Erabakiak hartzea.

Heziberri 2020 hezkuntza-eredu pedagogikoa (testuinguruan jartzea, arazo-egoerak, adierazgarritasuna).

Edukiak eta konpetentziak ebaluatzea, errubrikak erabiltzea. Hizkuntza-konpetentziarako baliabideak. IKTak integratzea.

Ataza: Landutakoari buruzko zenbait galdera (II).

2022ko urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra

3

Moodle

7. saioa

Argibideak kideen arteko jarduerak garatzeko, sareak sortzea, ikaspen-komunitateak.

Orientazioak eta esperimentazioa IBSE material berriak garatzeko, kurrikulumaren eduki jakinetatik abiatuta eta Heziberri 2020ko lerroei egokituta.

Ikastaroaren formazio-saioei buruzko itaunketa.

2022ko otsailaren 7tik 13ra

3

Moodle

8. saioa

Gelako esperimentazio-lanari buruzko txostena egitea.

(aplikazio ondorengo itaunketa).

2022ko martxoaren 31ra arte

2

Presentziala / Webinar

9. saioa

Ikasleekin eginiko moduluaren jarduera esperimentalen lanari buruzko bateratze-lana eta ebaluazioa.

2022ko martxoaren 31n, 17:30tik 20:30era

3

GUZTIRA

30

Saio presentzialak

Bilboko UPVko Ingeniaritza Eskolan, bideokonferentziaren laguntzaz. Saio horietan hezitzaile bat bertan egongo da jarduera modu presentzialean egingo duten parte-hartzaileei laguntzeko, eta beste hezitzaile batek saioa gidatuko du bideokonferentziaz, bertaratu ezin izango diren parte-hartzaileen zalantzak argitzeko.

Hizkuntza

Gaztelania. Ikaslearen materiala euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, paperan eta formatu elektronikoan.

Metodologia

IIkastaroak jarduera esperimentalak ditu gelan eginiko esperimentazio zientifikoaren bidez IBSE metodologian sakontzeko; gainera, kideen arteko kooperazio- eta formazio-lana sustatu eta Heziberri 2020ra egokitutako IBSE materialak garatuko dira.

Baliabideak

Materiala: Ikastetxean egin beharreko lana dela-eta, Berritzegune Nagusian dauden APQUA proiektuaren material didaktikoak banatuko dira, MAILEGU PARTEKATUAN, parte-hartzaileen artean. Erabili ondoren, Berritzegunera itzuli beharko dira.

Aholkularitza: Irakasle parte-hartzaileek aholkularitza-lerro zuzena izango dute eskura ikastaro osoan zehar.

Webinar saioak: MS Teams plataformaren bidez egingo dira.

Online saioak: Moodle plataforman egingo dira http://apquaonline.org/

Izen ematea

Interneten, https://irakaslegunea.euskadi.eus/, webgunearen formazio-atalean dagoen formazio-katalogoan. Jardueraren kodea 2508.  2021eko irailaren 1etik 15 era.

Webinar saioetarako ezinbesteko baliabide teknikoak

Ordenagailua internet-sarbidearekin, eta bideokonferentzietarako egokiak diren kamerarekin, bozgorailuekin eta mikrofonoarekin.

Informazio gehigarria

 

STEM Aliantza

STEM Aliantza da hezkuntza-, unibertsitate- eta ikerkuntza- eta produkzio-sektoreen arteko lankidetza-ekimena, eta helburu nagusi hauek ditu:

  • ikasleen artean STEM sektorearekiko bokazioak piztea eta talentu handiko gazteak erakartzea,
  • irakaskuntzan bikaintasuna, erantzukizuna, ikerkuntza eta berrikuntza sustatzea,
  • lurraldearen lehiakortasuna hobetzea.

STEM Aliantzak lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei eta irakasleei zuzendutako programak garatzen ditu, maila ezberdinetan –irakaskuntza formala eta ikasgelaz kanpoko esparrua–, bertan, unibertsitate, ikerketa-gune eta enpresan aritzen diren ikerlariek, teknikariek, ikasleek eta zientzia-hezkuntzan adituek parte-hartzea bultzatzen da. Unibertsitateak, ikerketa-guneak, hezkuntza-departamenduak, ikastetxeak, enpresak eta enpresa-elkarteak, lan-elkarteak eta gizarte-erakundeak gonbidatuta daude parte har dezaten.

STEM Aliantzaren esparruan garatuta programak 

  • Eskola Programa, Industrien Hezkuntza-bisiten Programa eta Zientzia-mundu bat (APQUA URV proiektua)
  • Zientzia ikasteko programa indagazioaren bidez –ACTI-
  • Gelaz kanpoko programa STEM URV
  • WAP.cat proiektua
  • Zientzia-astea URV
  • Koearen Europako Astea URV
  • Summer Lab URV

 

APQUA proiektua

Jende guztiari zuzendutako zientzietako hezkuntza-proiektua da APQUA. Tarragonako Rovila i Virgili Unibertsitateak garatu du, eta helburu nagusi hauek erdietsi nahi ditu: batetik, zientziari eta teknologiari buruzko kontzientzia, ezagutza eta ulermena areagotzea; bestetik, banakako zein taldekako erabakiak hartzeko orduan ebidentzia erabiltzea bultzatzea.

Zientzia ikasteko, gaurkotasun-gaiak aztertzea eta eztabaidatzea planteatzen du APQUAk. Indagazioan – ikerkuntzan– oinarritutako ikaspena (IBSE) eta problematan oinarritutako ikaspena (PSL) dira metodologiaren ardatzak). APQUAko egitura modularra da eta Bigarren Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako goi-zikloaren arlo zientifiko-teknologikoetan programazio-unitateak garatzea ahalbidetzen du.

Hainbat lan-jarduera ditu modulu bakoitzak, eta gertaera zientifikoen gaineko informazioa biltzeko eta prozesatzeko diseinaturik daude, informazio hori erabakiak hartzeko erabiltzen ikasteko. Galdera irekiak eta simulazio-egoerak planteatzen dira; horrela, zientzia benetan zer den ikasteko eta esperimentatzeko motibazioa bultzatzen da. Gainera, zientziaren mugak eta ahalmenak ulertzeko eta diziplina ezberdinak integratzeko laguntzen du planteamendu horrek. Oinarrizko gaitasunak eta jakintzagai zientifiko-teknikoen berezko gaitasunak, helburuak eta edukiak lantzen ditu APQUAk Ikaslea hezteko.

APQUAko modulu bakoitza irakaslearen gida-liburuaz, ikaslearen gida-liburuaz eta material espezifikoaz osatuta dago. Erretiluak, tanta-kontagailudun botilak, hagatxoak, plastikozko inbutuak, e.a. ditu material horrek, eta ikasgelan seguritaterik handienarekin esperimentatzeko diseinaturik dago.

APQUAren eragina 2019. urtera arte: 276.000 ikasle baino gehiago, 1.620 ikastetxe, 6.700 irakasle. Informazio gehiago nahi izanez gero: www.apqua.org

Berritzegune Nagusian dauden APQUA-ko Eskola Programaren moduluei buruzko ikuspegi orokorra 

Detektibe kimikoa (DBH)

Ikasleek landare baten estraktua ikertuko dute elikagaietan erabiltzeko kontserbatzaile natural modura. Proba kimikoak, kualitatiboak eta kuantitatiboak, egingo dituzte estraktuaren printzipio aktiboa eta kontzentrazioa zehazteko. Ondoren, itxurazko ikasketa toxikologikoak abiatuko dituzte estraktuaren balizko efektuak ikusteko eta merkatura ateratzeko zer dosia gomendatzen den erabakitzeko. Azkenik, gehigarrien kontsumoari buruz hausnartuko dute. Informazio gehiago

Disoluzioak eta Kutsadura (DBH)

Ikasleek uraren zenbait propietate analizaten dituzte, adibidez, uraren kutsadurari lotutako problemak eta uraren kalitatea hobetzeko aukerak. Zenbait kontzeptu sartzen dira: ura disolbatzaile unibertsala da, milioiko zatiak, ehuneko kontzentrazioa, diluzioa, azidoak, baseak, adierazleak eta neutralizazioa. Ikasleek kontzeptu horiek guztiak baliatzen dituzte diluzioa eta neutralizazioa lantzeko eta uraren kutsadurari aurre egiteko metodorik egokiena zein den erabakitzeko. Informazio gehiago

Haranzabaleko lurpeko uraren kutsadura (DBH)

Ikasleek kontzeptu hauek ikertuko dituzte: akuiferoa, geruza iragazgaitza eta geruza iragazkorra. Kontzentrazioaren kontzeptua sartuko da koloratzaile baten ondoz ondoko diluzioa eginez. Putzuak zulatzeko plana diseinatuko dute lurpeko kutsaduraren jatorria eta irismena zehazteko. Ur-laginen itxurazko analisia egingo dute eta ur kutsatuaren kutsadura-profila modu grafikoan irudikatuko dute. Gune kutsatua garbitzeko plana erabakiko dute. Informazio gehiago

Iraunkortasuna: irlako etorkizuna (DBH)

Ikasleek irla bateko eskualdeko kontseiluaren kide gisa jokatuko dute modulu honetan; bertan,
hazkuntza demografikoaren jaitsierari eta lanpostu berrien beharrari aurre egiteko, industria-proiektu bat garatzeari buruz eztabaidatuko dute. Horretarako, igeltsuaren ekoizpen-prozesua ikasiko dute kaltzio karbonatoa eta behi-esnea erabiliz, eta iraunkortasun kontzeptua sortuko dute gizarte industrialen markoan; gainera, irla industrialki garatzeko proiektua egingo dute eta hartutako erabakiek irlako etorkizunean izan ditzaketen ondorioak analizatuko dituzte. Informazio gehiago

Plastikoak gure gizartean (DBH) (versión actualizada)

Ikasleek aholkularitza-enpresa bateko kide gisa jokatzen dute eta freskagarri bat ontziratzeko material egokiena aukeratu behar dute. Plastikoen jatorria eta izaera sartzen dira. Plastikoen erabileraren eboluzioa ikertzen dute eta plastikoen eta zuntzen erabilerak eta izenak sartzen dira. Lau plastikoren propietate fisikoak ikertzen dituzte, polimero sintetikoak eta naturalak lortzen dituzte eta haien egiturak eta polimerizazio-prozesuak ikasten dituzte. Plastikoen transformazio-teknikak sartzen dituzte eta aparra sortzeko lantzen dute. Plastikoen zenbait aplikazioa ikertzen dituzte. Polimero bat birziklatzen dute. Ontziren ekoizpen-prozesua aztertzen dute eta energia-kontsumoa, isurpenak, ur-kontsumoa, hondakinak, birziklatzeko aukerak eta abar analizatzen dute. Informazio gehiago

Hondakinen kudeaketa (DBH)

Ikasleek sortzen dugun hondakin-kopurua kalkulatzen dute, gutxi gorabehera. Hondakinak modu kontrolatuan isurtzeko metodoa ikertzen dute; horretarako, zabortegi kontrolatu baten eredua egiten dute eta sortzen diren lixibiatuak analizatzen dituzte. Errekuntza-prozesua simulatzen dute eta ondoriozko hondakinak aztertzen dituzte. Plastiko bat birziklateko prozesu esperimentala egiten dute. Enbalaje bat diseinatu eta ekoizten dute eta zenbait koloratzaile analizatzen dituzte, prozesuan sortutako hondakinak minimizatze aldera. Hondakinak kudeatzeko zenbait proiektu ebaluatzen dituzte. Informazio gehiago

Zientzia, opsasuna eta bizimoduak: ebidentzia zientifikoa eta erabakiak hartzea (BAT eta DBH)

Erabakiak hartzeko prozesua ikertzen da ebidentzia mugatua izanik, kalte- eta gaixotasun-arriskuak identifikatzen dira irudien bidez eta arrisku horiek gutxitzeko estrategiak garatzen dira, epidemiak testuinguru historikoan aztertzen dira, hilkortasunari buruzko ebidentzia berrikusten dute eta arriskuen magnitudea kalkulatzeko moduan zehazten dituzte. Azkenik, ebidentzia estatistikoa berrikusten dute eta plan bat garatzen dute familiako osasun-arazoei eta istripuei aurrea hartzeko. Informazio gehiako

Hondakin berezien tratamendua (BAT eta DBH)

Ikasleek klip bat estaltzen dute kobrarekin eta kobre(II)-ko hondakin-disoluzio bat tratatzeko problema planteatzen da. Zenbait prozesu ikertzen dituzte: ondoz ondoko diluzioa, metalen ordezkapena, hauspeatzea eta inertizazioa. Metodo bakoitzaren eraginkortasuna analizaten dute disoluzioan dauden kobre(II) ioiak identifikatzen dituen test baten bidez. Informazio gehiako

APQUA 10-12: Produktu kimikoak, osasuna, ingurenea eta ni (Lehen Hezkuntza)

Lehen Hezkuntzako goi-zikloan gai zientifikoak esperimentazioaren bidez sartzeko diseinatutako zenbait unitatek osatzen dute. Gainera, landutako gai bakoitzarekin lotutako matematika, gizarte-zientziak eta hizkuntza jorratzeko jarduerak proposatzen dira. Hamabost unitate hauek osatzen dute material didaktikoa: Ba al dago kimikarik nire bizitzan? Zer darama kamioi horrek? Zer jartzen dute elikagaietan? Etxe seguruagoa. Atsegin ditut gozokiak. Gozoa azken tantaraino! Nola eragiten dute sendagaiek? Nola nahi nuke nire herria izatea? Zarama gehiegi! Zer da atalase-balioa? CO2 eta bizitza. Funtzionatzeko energia! Erretzearen abentura. Soinua. Berriak!  Informazio gehiako

 

Gelaz kanpoko STEM URV programa

Gelaz kanpoko STEM URV (Programa Extralectivo STEM URV ) programa gazteengan zientzia, matematika, ingeniaritza eta teknologiarekiko zaletasuna pizteko asmoa duen hezkuntza-ekimena da. Hor horrela izanik, programak gelaz kanpoko tailerrak antolatzen ditu ikasleentzat bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Tailer horiek lau hilabetekoak dira, gai zientifiko-teknologikoak jorratzen dituzte eta unibertsitatean doktoretza egiten ari diren ikasleek (aholkulariak) ematen dituzte beste zenbait unibertsitate-ikasle boluntariorekin.

Besteak beste, helburu hauek ditu: batetik, berdintasun-aukera laguntzea eta bigarren hezkuntzako ikasleek eskola bertan behar uztea murriztea, batez ere baldintza sozio-ekonomiko larriak dituzten ikasleak eta emakumezko ikasleak kontuan hartuta; bestetik, ikerlari gazteen konpetentzia sozialak, komunikatiboak eta pedagokikoak hobetzea eta haien hezkuntzarekiko interesa piztea.

Programa enpresen laguntzarekin eta New Yorkeko Zientzia Akademiaren laguntzarekin egiten da. 2014an hasi zen eta dagoeneko 39 ikastetxetako 1.900 gaztek eta 220 doktoregai inguruk parte hartu dute.

STEM Bartzelonak New Yorkeko Akademiak eta URV-ko APQUA Proiektuak garatutako material didaktikoak erabiltzen ditu. Material horiek izaera esperimentala dute, seguruak eta erakargarriak dira eta hainbat gai jorratzen dituzte: robotika, nutrizioa, kimika, iraunkortasuna, matematika, bizitzaren zientziak.

Tailer bakoitzak ordu t´erdiko iraupeneko hamar saio ditu.

Tailerren ikuspegi orokorra 

 Robotikaren sarrera

Jardueretan, programazioarekin, osagaiekin eta robotak muntatzearekin lotutako aspektuak lantzen dira. Scratch ingurune grafikoaren bidez Arduino robotak programatzen dira. Ikasleak Arduinoaren muntaketa fisikoa egiten du elektrizitateari eta elektronikari buruzko ezagutzak bereganatuz, eta aldi berean robotak funtzionatzeko zer aginduak eman behar diren ikasten du.

Moduluaren unitateak: Zientziaren izaera; Scratch eta Arduinoa: sarrera; Argi-larrialdiko seinalea (SOS); Oinezkoen semaforoa pultsadorearekin; Seguritateko mekanismoa; KID: Auto fantastikoa; Larrialdiko seinaleak; Soinu-larrialdiko seinalea (SOS); Argi- edo soinu- hitz misteriotsua; Sushirako mahai birakorra; Dado argitsua; Inguruneko argia (kolore- eta intentsitate-aldaketa); Termometroa; Argi-sentsorea; Distantziako detektagailua; Inplementazio-proiektua; Auto bat muntatzea eta kontrolatzea.

Jolas matematikoak

Jardueretan, denbora-falta dela-eta, matematika-ikastaroetan kontuan hartu ohi ez diren zenbait jolas egiten dira. Jolasen dinamika eta matematika ludikoa lantzeko pentsatuta daude. Gizarte-trebetasunak ere lantzen dira; adibidez, nork bere txandari itxarotea eta ikaskideak errespetatzea. Espazioarekin, zenbakiekin eta ikusmen-oroitzapenarekin lotutako trebetasunak ere bultzatzen dira.

Moduluaren unitateak: Zientziaren izaera: gurutzatu besoak, korapiloen teoria eta topologia; 24aren jolasa; Giotto; poliedroak eraikitzea; Matrize magikoa; Igelaren jauzia; Ilara bateko Nim-a / Bi ilarako Nim-a; Dorrearen mugimendua; Tic tac toe; Sudokuak, Kakuroak eta picross; Hanoiko dorreak; 2048; Logikako matematika-asmakizunak.

Nutrizioa

Jardueretan giza-nutrizioaren zenbait aspektu lantzen dira elikatzeko ohiturak, ariketa fisikoa, gorputzaren fisiologia eta elikagaien energia-edukia eta etiketak aztertuta. Baita ere, kaltzioa, bitaminak, proteinak, gluzidoak eta lipidoak dietan zer garrantzitsuak diren balioesten da.

Moduluaren unitateak: Zientziaren izaera; Zientzialari baten moduan pentsatu; Anatomia eta fisiologia; Nutrizio-etiketak irakurtzea; Zer dira bitaminak? ; Zergatik jan behar dugu? ; Elikagaien energia; Zer dauka zure edariak? Lípidoak: zintzoa, gaiztoa eta osasungarria; Gibelaren eztanda!; Mezu osasungarria sortzea: Aurkezpenak.

Bizitzaren zientziak

Jardueretan naturaren zientzien zenbait aspektu lantzen dira; besteak beste, biologia, biokimika, entzimologia, medikuntza eta epidemiologia jorratzen dira; horrela. ADN ikasten da, bizitzaren oinarria baita, zelulen egitura eta funtzioak eta izaki bizidunen barrualdean gertatzen diren erreakzio kimikoak. Horrek guztiak aukera ematen die ikasleek esploratzeko eta ezagutza eta trebetasun praktikoak eskuratzeko.

Moduluaren unitateak: Zientziaren izaera; Zientzialari baten moduan pentsatu; Zelulen antolamendua, egitura, funtzioak eta metabolismoa; ADNa, bizitzaren oinarria; entzimak; Disekzioa: harrak eta oilasko-izterra: sistema immunologikoa; Odol-motak; Zero gaixoa; Etika zientifikoa.

 

Erakunde laguntzaileak: